Matrikulazioa 23-24
Datak
Martxoaren 6tik 10era
Plaza hutsak dituzten ikastetxeen zerrenda.
- Onartua izateko eskabidea
- Ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia
- Tresna Geolokalizatzailea
- I. Eranskina: Jarraibideak
Eskolatze-prozesuetan beharrezkoa denean plazak esleitzeko ordena alfabetikoa zehaztuko duen zozketaren akta.
Aldaketa: 2023-2024 ikasturtea
Per capita errentaren kalkulua
Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, nahitaez markatu beharko da, onarpen-eskaeran, 2021eko ekitaldiko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimen-laukia, Ogasunaren datuak lortzeko. Horrela, Hezkuntza Sailak atal honi dagokion puntuazioa eman ahal izango dio. Errenta-aitorpenak bananduta badaude, bi gurasoek edo legezko tutoreek baimendu beharko dute, eta behar bezala identifikatuta geratu beharko dute. Inola ere ez dira kontuan hartuko paperean aurkeztutako errenta-aitorpenak.
OHIKO EPEA
- Ahal dela, telematikoki izapidetuko da, EDUCA PORTAL aplikazioaren bidez.
- Ikasle batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, ohiko onarpen-prozesutik kanpo geratuko da.
A. ONLINE AURREINSKRIPZIOA
Estekak izena emateko epea hasi aurretik aktibatuko dira.
- 1. urratsa. Online aurreinskripziorako sarbidea https://educa.navarra.es estekaren bidez egiten da.
- EDUCA erabiltzailea eta pasahitza.
- Cl@ve kredentzialak.
- 2. urratsa. Menuan “Onarpena” fitxa zabaldu, eta, bertan, “Aurreinskripzioa” agertuko da; “Eskaera berria” hautatu eta laguntzailearen jarraibideak bete (laguntza tutorialaren esteka).
GARRANTZITSUA: Aukeren pantailan gehienez 6 ikastetxe bete beharko dira, lehentasunaren arabera.
Telematikoki izapidetutako eskabideetan, Educa Atariaren aukeren pantailan jasotako zentroen eta erabiltzaileak eskabide-orrian sartutakoen artean desadostasunik egonez gero, eskatzaileak aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.
- 3. urratsa. Nahitaezko dokumentuez gain, baremaziorako kontuan har daitezkeen aukerako dokumentuak eranstea.
- 4. urratsa. Klikatu “Eskaera aurkeztu”.
Educa Portalen grabatutako datuak nahi beste aldiz aldatu edo zuzendu ahal izango dira, eskabideak aurkezteko ohiko epea amaitu arte.
B. AURREZ AURREKO IZEN-EMATEA
Bete onarpen eskaera, inprimatu eta sinatu. Aurkeztu behar duzun gainerako dokumentazioaren kopia ere prestatu. Eskaeran aipatutako ikastetxeetako edozeinetan aurkez daiteke.
Nahitaezko dokumentazioa
- “Onarpen eskaera”, behar bezala beteta.
- Agiri hauetako baten fotokopia: familia-liburua/jaiotza-ziurtagiria/pasaportea/NAN/AIZ.
- Errolda-edo bizikidetasun-ziurtagiria, gutxienez adingabea eta haren gurasoetako edo legezko tutoreetako bat jasotzen dituena.
Aukerako dokumentazioa
- Desgaitasunaren ziurtagiria.
- Gizarte Zerbitzuen txostena.
- Lanpostuaren ziurtagiria.
- Familia ugariaren legezko ziurtagiria.
- Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izanaren ziurtagiria.
- Familia-harrerako egoeran ziurtagiria.
- Familia guraso bakarrekoa izatearen ziurtagiria.
- Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleak.
- Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen egiaztagiri ofiziala
- Familiak baldin badaki ikaslea EDUCAn erroldatuta dagoela eta han hezkuntza-laguntzako berariazko premia adierazita dagoela, ez du egiaztagiririk aurkeztu behar, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko baitu.
- 21/2023 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita eta jarraibideak ezartzen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2023-2024 ikasturtean.
- 8/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
- 33/2021 Foru Dekretua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
- 46/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
- 80/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
- 112/2013 Foru Agindua, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
- 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
Aurkezpen bideoa
Triptikoa
NIZE
- 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
- 33/2021 Foru Dekretua, apirilaren 28koa, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
- 46/2021 Foru Agindua, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
- 112/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
- 80/2019 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
- 45/2021 Foru Agindua, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
Ohiko galderak
Gurasoak dira seme-alaben erreferentzia nagusia bizitzako arlo gehienetan. “Zer ikusi hura ikasi” dio euskarazko esaera zaharrak eta halaxe gertatzen da hizkuntzen esparruan ere. Hortaz, egin dezakezuen onena da zuen arteko harremana euskaraz eraikitzea: Gurasoak eredu hizkuntza ohiturekin ere. Dena den, horrez gain, honako aukera hauek ere zuen eskura daude:
ERA.eus-en baliabideak. Gogoratu etengabe osatzen dela.
Euskarazko jardueren agenda, zinemaz, antzerkiaz, ikuskizunez… gozatzeko.
Ideia gehiago behar izanez gero, sartu Dekalogoan. Bertan haurrak euskaraz hazteko 10 aholku aurkituko dituzu.
Eta are urrunago joan nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta galdetu zure herriko euskara zerbitzuan.
Bai, haurrak gaztelania ere ongi ikasiko du, eskolaren bidez zein ingurune sozialaren bidez. Izan ere, erdarak presentzia handia dauka bizitzako arlo askotan eta, jakin badakigu, haurrak uneoro hizkuntzak ikasten ari direla, ez bakarrik eskolan daudenean. Euskararen erabilerari dagokionez, zu zara zure haurraren eredua eta zure erabilera ohiturak erabakigarriak dira berarentzat. Inguruko euskaldunekin euskaraz egiten duzun heinean, hala eginen du zure seme-alabak. Gainera, euskalkian egiten baduzu, zure esku dago haurrari altxor hori transmititzea. Ez galdu aukera hori!
Gurasoek maiz egindako galderak egokitu egin ditugu eta hainbat hizkuntzatara itzuli: euskara, gaztelania, arabiera, frantsesa, portugesa, ingelesa, bulgariera eta errumaniera.
Ez, aukera bikaina da etxean beste hizkuntza bat ere transmititu ahal izatea. Gainera, haurrak eleaniztasunean ongi moldatzeko gai dira. Agian denbora gehiago beharko dute hizkuntza guztietan ongi hitz egiteko, baina garrantzitsuena azken emaitza da, ez dena ahalik eta azkarren ikastea. Prozesuan lagungarria da haurrek hizkuntza bakoitza pertsona batekin edo ingurune jakin batekin identifikatzea, errazago ikasten baitute. Hori dela eta, primeran dator errutinak eta ohiturak ongi finkatzea eta beti-beti errespetatzea.
Euskaraz mintzatzeko tarteka mugaturik sentitzen bazara, lasai, ez estresatu. Aukeratu egoera eta une erosoak, eta horietan ahalegindu. Egokia izan daiteke, esate baterako, eguneroko errutinekin hastea. Eguneko jarduera bakoitzak aukera ematen du errutina goxoak sortzeko: goizean ohetik salto egitean, eguerdian indarrak berritzean… Den-dena ongi esaten ez baduzu ere, zure ahalegina eta motibazioa jasoko dute seme-alabek, euskararekiko interesa eta maitasuna adierazteak pisu nabarmena baitu. Gainera, inguruarekin ere osatuko da, hizkuntza eredu onak izanen baitituzte eskolan.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1.zikloan Giroak egiten ditugu. Umeak egunero elkartzen dira beste gela eta mailetako lagunekin elkarrekintzan ikasteko.
Etapa guztietan proiektuen bidez garatzen ditugu edukiak, gure material propioak eta teknologia berriak erabiliz, testu-liburuen kopurua murrizten.
6.maila bukatzen dutenei Mendillorriko institutoa dagokie.
Lehenengo egunetan, egokitzapen aldian ez erabiltzea aholkatzen dugu, irailaren azken hastean hasteko.