Familia agurgarriak:
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak iragarriko duen aurrematrikulazio-aldia laster hasiko denez, Mutiloako Irulegi ikastetxe publikotik zuekin harremanetan jartzen gara gure ikastetxea eta proiektua ezagutzeko aukera emateko.
Oraindik ez dakigu aurreinskripzioa egiteko epea noiz izango den. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuaren eta gure ikastetxearen web orrian jakinaraziko dugu ezagutu bezain laster. Bi orrialdeetan entregatu beharreko dokumentazioaren berri ere emanen da. Bestalde, ate irekien jardunaldia urtarrilaren 31an, 17:00etan, egingo da.

Kaixo. Aurten gure txikiak 3urte beteko ditu eta ate irekietara joateko interesa dugu. Ez dakit nunbaiten apuntatu beharra dagoen edo nola izango dan. Milesker aldez aurretik eta laster arte.