Azken aste hauetan, adin desberdinetako ikasleen arteko bikote topaketa bereziak bizi izan ditugu eskolan. Esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat: hamaiketako goxoak partekatu ditugu eta sormena lantzeko eskulanetan aritu gara elkarlanean.
Polita izan da ikustea nola helduenek txikienak zaindu eta lagundu dituzten, giro atsegin eta hurbilean. Topaketa hauen helburua ikasleen arteko lotura sendoagoak sortzea da; horrela, Olentzero eta Mari Domingiren bisitan edo Inauterietan egiten dugun bezala, elkarri laguntzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera ematen diegu.
Ez galdu egun hauetako unerik politenak biltzen dituen bideoa!

Utzi erantzuna