Baietz guztiok emakume berezi bat ezagutzen duzuela?
Eta baietz guztiok ezagutzen duzuela etengabe lanean dagoen emakume bat, bai etxean eta bai etxetik kanpo?
Emakume guztien bidea ez da erraza izan. Duela urte asko emakumeek ez zituzten gizonezkoek zituzten eskubide berdinak: eskolara joan, etxetik kanpo lan egin, bozkatu, aisialdirako denbora izan… Hau guztia poliki poliki lortzen joan gara borroka askoren ondoren, baina oraindik asko dugu egiteko. Benetazko berdintasun hau lortzeko, guztion lana eta babesa behar da eta horregatik Irulegi eskolan egun hau ospatzen ari gara.
GOGORATU! JARRAI DEZAGUN BERDINTASUNERAKO BIDEA HASI ZUTEN EMAKUME HORIEN LANA EGITEN!

Utzi erantzuna