22-23 ikasturte honetan Eskola Kontseiluko kideen erdiari dagokigu berritzea eta, beraz, datozen asteetan familien bi ordezkari aukeratu beharko dira bozketa bidez. Urriaren 13an, osteguna, prozesuaren egutegia onartuko dugu, azaroaren amaieran Kontseilu berria eratuta egon dadin. Lehen urrats gisa, gaurtik aurrera ikasleen gurasoen errolda argitaratuko dugu eskolako sarrerako iragarki-taulan, nahi izanez gero zuen datuak zuzenak diren egiazta dezazuen. Hilaren 14ra arte alegazioak edo aldaketak aurkez ditzakezue, eta 17an behin betiko errolda izango genuke.Eskola Kontseiluak onartu ondoren, bozketen egutegia jakinaraziko dizuegu.
por Administrador CP Irulegi Leave a Comment
Utzi erantzuna