Joan den astean Ilundaingo Fundazioko “Aterpeak” proiektuko hezitzaileak Haur Hezkuntzako 3. mailakoengana bisitan etorri zitzaizkigun. Haiekin batera hegaztien munduan pixka bat murgiltzeko aukera izan genuen. Inguruan ditugun txoriei buruz hitz egin ziguten eta gure zentzumenak piztuz, haien itxura eta ezberdintasunak ikusi genituen, egiten dituzten soinuak entzun genituen, gure ahotsarekin imitatzen saiatu ginen…
Egiten dituzten habi motak ere ikasi genuen eta, hortik abiatuta, talde txikitan habi kutxak eraiki genituen. Bai trebeak gu! gure esku txikiekin primeran moldatu ginen egurrak elkartu eta torlojuak banan-banan sartzeko. Ondoren kolorez busti genituen, amantala jantziz eta pintzela eskuan hartuta. Eta bukatzeko… eskola ondoko zuhaitzetan kokatzera joan ginen.
Animatu zaitezte hauek ikustera eta, batek daki, agian Amilotx-urdinen bat edo Kaskabeltzen bat topatuko duzue bertan. Gu adi-adi ibiliko gara patiora ateratzen garen bakoitzean!
Utzi erantzuna