Euskaraldia, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.
Azaroak 20tik Abenduaren 4ra arte iraungo du aurtengo euskaraldia.
Euskaraldia egiten da oso jende gutxi hitz-egiten dutelako euskaraz, orduan lortu nahi dute jende gehiagok euskaraz hitz-egitea.
Euskaldunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea da Euskaraldiaren lehenengo helburua.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrei proposamena egin zaie, ahobizi eta belarriprest rolak hartzeko .
16 urte baino gehiago dutenei eta euskaraz hitz-egiten edo ulertzen dutenei dago zuzendua Euskaraldia.
Txaparen bidez jakinarazten da Euskaraldian parte hartzen ari zarela: Ahobizi edo Belarriprest.
Materiala kultur etxean, udaletxean edo beste leku batzuetan biltzen da Arangurenen.
Ahobizi, euskaraz ulertzen eta hitz-egiten dakitenentzako da, beti lehenengo hitza euskaraz egingo du. Belarriprest, euskaraz ulertzen baina hitz-egiteko gai ez dena da, gaztelaniaz egingo du. Arigune bat euskaraz egiteko leku bat da, adibidez:Irulegi eskola edo horrelako lekuak.
Herrietan ematen zen izena pasaden urteetan, orain internetetik eman behar duzu izena. Sare batzuk daude Euskaraldian parte hartzeko.
Euskaraldiaren abesti polit bat atera dute. Abestiak esaten diguna, euskaraz egin behar dugula da. Broken Brass bandak egin du abestia eta bideoklipa, Iruñean grabatu da.
Garai Glaría
Utzi erantzuna