Porrotx eta Marimotots Mutiloan egon dira “Amaren intxaurrak” ikuskizuna ibarreko umeei eta familiei eskeintzen. Bukatzean, opari bat egin nahi ziguten eta eskolan landatzeko gereziondo bat eman zigute. Hor egon ziren Amaia Zubiria irakaslea eta Aritz Elizari, ikasle baten aita, oparia jasotzeko. Mila esker!

AMAREN INTXAURRAK proiektuaren helburua da heriotzaren gaia haur eta gaztetxoekin, eta haiekin batera, familiekin ere lantzea. Gai honek tabu izaten jarraitzen du gure artean, nahiz eta gu denok ukitzen gaituen. Denak jaiotzen gara eta denak hiltzen gara. Bizitzarekin batera doa heriotza eta natural den hori modu naturalean sentitu, pentsatu eta barneratu behar genuke pertsona guztiok. Proiektu honen bidez heriotzaren errealitatearen aurrean pertsonon ahalduntzea dugu helburu, gai honi gu guztiok osatzen dugun komunitatetik erantzunez, familiatik, lagun artetik, eskolatik, auzotik, herritik,…
Utzi erantzuna