PROEDUCAR-HEZIGARRI NAFARROA Hezkuntzako Berrikuntza Programa Berrikuntzako Hezkuntza Programa da, Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatua eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak kudeatua.
Helburu orokorra da eskola-porrotaren eta eskola-uzte goiztiarraren aurka borrokatzea eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta bultzatzea, ikastetxe bakoitzak Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin duen lankidetza-kontratuan islatzen den hobekuntza-proiektu bat ezarriz eta gauzatuz.
Hezkuntza birpentsatzeko premia gisa sortu da programa, ikasleen aniztasuna aintzat hartuta hezkuntza-erantzun inklusiboa emateko. Gaur egungo gizarte, teknologia, kultura eta ingurumen-erronka berriei egokitutako erantzun eguneratua.
Programa honetan galdera hau egiten dugu: Zer egin dezake eskolak gizartearen alde?
Aniztasuna zaindu eta errespetatuko duen gizarteak erabateko inklusioa bermatu behar du, horretarako eskura dituen baliabide guztiak erabiliz eta Hezkuntza Komunitate osoaren konplizitatea eta parte-hartzea baliatuz, gizarte-aldaketako eragile aktibo direnez.
Gizarte mugimendu horren barruan, eskolak ikasle guzietaz arduratu behar du, bakoitzaren gaitasun eta beharren arabera. Haur guztiak desberdinak dira, eta aniztasun horretan sortua da haietariko bakoitzak elkarlanean bere ikasketa propioa egiteko aukera. Pertsona guztiek eskaini dezakete zer edo zer gure gizartea hobetzeko.
Ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzen duen proiektua
Ekintza plan bat ezarri eta gauzatzean datza programa, ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Departamentuarekin duen lankidetza kontratuaren bidez.
Ikastetxe bakoitzak konpromisoa hartzen du ikasleen inklusioa eta eskola-arrakasta hobetu daitezen neurriak ezartzeko, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du prozesu horretan aholkatu eta prestakuntza emateko, eta, aldi berean, proiektua garatzeko behar diren baliabideak eskeintzen ditu.