AGROBIOTEKNOLOGIA INSTITUTOA
( Orhi Gutiérrez, Lucía Sánchez eta Amets Napal)
Sartu ginenean, mahai guztiak eta material guztiak prest zituzten experimentua egiteko. Presentazio bat egin zuten. Presentazio horretan substantzia ezberdinak erakutsi zizkiguten. Ere nola egiten zuen landarea bere mantenugaiak erakutsi zuten.
Experimentua egiteko alkola, pipetak, eta landare batzuk behar dira.
Gero experimentua egiten asi ginen:
Batzuei letxuga morea eman zieten eta besteei espinakak. Landareari substantziak ateratzen saiatu ginen.
Landarearekin kataplasma moduko bat egin behar genuen eta gero alkol 70%ko pixka bota behar genuen. Berriz suntsitu landarea eta gero filtro batetik pasa eta pipeta batera bota.
Klasera eraman genituen pipetak eta kartoi zati bat sartu genituen ze substantzia ziren jakiteko. 24 hordu itxaron behar genuen experimentua betetzeko. Joan eta gero landare bat eman ziguten eta landareen fluoreszentzia azaldu ziguten nire klaseko lagun bat egindako galdera batengatik.
HURRENGO EGUNEAN BEHAKETA
Urrengo egunean, eskolara iritsi ginenean experimentua ikustea
izan zen lehenengo gauza. Letxuga morea zapaldu zutenak, anto-
zianina eta klorofila igota zeukaten. Eta espinakak berriz, klorofila
pila bat igota zeukaten. Klorofila kartoiaren erdi-erdian zegoen.
Ostegunenan, institutoan xantofila zeukaten hosto batzuk zapaldu zituzten ikerlariek. Esan zigutenez guri ezinezkoa egingo zela egitea. Azkenean xantofila pote batean zegoen eta irakasleari eman zioten klasean experimentua egiteko, besteen ondoan.
SUBSTANTZIAK
Klorofila, substantzia berdea da.
Xantofila, substantzia horia da.
Karotenoa, substantzia laranja da.
Antozianina, substantzia gorria da.
Utzi erantzuna