Irulegi IP-ko Gurasoen Elkarteak,eskolako zuzendaritzarekin batera, eskolarako itzulera ahal den modu egokienean eta baldintza hoberenetan izan dadin saiatzen ari garela jakinarazi nahi dizuegu.
Horretarako, goizetako harrera zerbitzua eskeintzeko dauden proposamena ezberdinak aztertzen ari gara, guztientzat egokiena izanen den aukera topatzeko.
Aldi berean, orain arte izan ditugun baldintzak mantentzeko intentzioz, jantokiko zerbitzua eskeiniko duen Aramark enpresarekin batera ere lanean gabiltza.
Bestalde, egoera berri honek eskatzen duen moduan, ikastetxeko zuzendaritza taldearekin etengabeko kontaktuan gaude, behar izanez gero, edozein momentutan gure laguntza eskeiniz.
Orain arte egindako lan guzti hau ilusioz egin dugu, batez ere, haurrek eskolan emanen duten denbora ahalik eta baldintza egokienak, zein hauek familietan sortuko duen lasaitasuna bilatuz.
Aipatutako guztia kontutan hartuz, haurren ziurtasuna eta eskolaren irekiera mantentzeko asmoari begira, badira, tamalez, eskeini ezin diren zerbitzu batzuk, hala nola, garraioa eta eskolaz kanpoko jarduerak (eguerdikoak eta arratsaldekoak).
Egoera honek luzaro ez irautea eta aipatutako zerbitzuak normaltasunez eskeintzeko aukera izatea espero dugu.
Guraso Elkarteko kide izateko eta honek eskeintzen dituen abaintailak lortzeko, famili bakoitzak (ez haur bakoitzak) urtero 12 euro ordaindu behar ditu.
Eskola berria izanik, Guraso Elkartea ere berria da eta datuak berriz biltzeko modurik errazena delakoan, hurrengo estekan dagoen galdetegia betzea eskertuko genizueke:
Guraso Elkarteak eskolarekin beste kolaborazio batzuk ere bultzatzen ditu, hala nola bertan behar dituzten material ezberdinak erosiz, arbela digitalak adibidez. Pasaden urtean esatebaterako, hamaika joku kooperatibo erosi ziren, irakasle zein ikasleen ongi etorria aipagarria izan zelarik.
Guraso Elkartearen zereginen artean, Ibarreko hainbat elkarte eta entitateekin kontaktuan mantentzen da, hauek eta eskolako kide diren haur eta familien artean lotura bat sortuz eta eskola aberastuz. Honekin, Guraso Elkarteak eskola berriaren izaera parte-hartzailea eta dinamikoa bultzatu nahi du, denon onurarako izanen delarik.
Aurten, egoera honen aurrean, zuzendaritza taldeak ikaslegoari musukoak eman nahi zizkiela jakin genuenan, geure burua eskeini genuen, hauek eskuratzeko elkartearen parte diren familiek ordaintzen duten kuota erabiliz, honela familei gainkostu hori kendu nahirik.
Ez da derrigorrezkoa Guraso Elkarteko kuota ordaintzea. Kuota ez ordaintzea erabakitzen duten familiek, musukoen kostea beraien kargu hartu beharko dute eta haur bakoitzeko 11 euroko ordainketa egin beharko dutelarik. Guraso elkarteko kuota ordaintzen duten familiek (12 euro), eskolara doazen seme-alaben musukoak eskuratuko dituzte doan. Honela, guztiontzat zuzenagoa dela uste dugu.
Besterik gabe, imformazio hau helarazi nahi genizuen eta edozer gauza behar izanez gero, guregana jo dezakezuela jakinarazi nahi dizuegu.
Utzi erantzuna